Data: 2018ko maiatzaren 22-a
Data: 2018ko maiatzaren 22-a
1.- WEBGUNEAREN TITULARTASUNA
ndarrean dagoen legediarekin bat etorriz (Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legea, EBko 679/2016ko Erregelamendua, baita edozein unetan aplikatu beharreko beste edozein arautegi ere), webgune honen: http://kaikucaffelatte.com (aurrerantzean, Webgunea) Erabiltzaileei honakoa jakinarazten diegu:
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L, Webgunearen titularra da.
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k honako egoitza du: Mikeletegi pasealekua 55, Donosti 20009. Bere honakoa da: IFK B31684020 eta Gipuzkoako Merkatal Erregistroko 1820. Liburukian, 43. folioan, Hoja SS-17285. orrian dago inskribaturik.
Harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: protecciondedatos@kaiku.es.
Harremanetan jartzeko telefonoa: (+ 34) 943.117.000
Hemen deskribaturiko zehaztapen eta baldintzen helburua Webgunearen sarbide eta erabilera erregulatzea da, baita Erabiltzaileei haren bidez KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa ematea eta horiek erregulatzea ere.
2.- ERABILTZAILEAK
Webgune honen sarbide eta erabilerak Erabiltzaile egoera egozten du.
Webgunera sartzean, Erabiltzaileek Lege Oharra eta Pribatutasun Politika onartzen dituzte. Zehaztapen eta baldintza horiek osotasunean edo partzialki beste batzuengatik ordezkatuak izango balira, zehaztapen eta baldintza berriak onartutzat emango dira hemen adierazi bezala jardutean.
Erabiltzaileak dira Webgunearen edukien erabileraren erantzule bakarrak.
Aipatutako Zehaztapen eta Baldintzei buruzko dudarik izatekotan, Erabiltzaileak e-mail bat bidali dezake honako helbide elektronikora: protecciondedatos@kaiku.es
3.- WEBGUNEAREN ERABILERA
Webguneak interneteko KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-i dagozkion informazio, atal, blog, zerbitzu edo datu (aurrerantzean Edukiak) ugaritara jotzeko aukera ematen dio Erabiltzaileari.
Erabiltzaileak Webgunearen erabileraren erantzukizuna onartzen du. Erantzukizun hori Eduki jakin batzuetara sarbidea lortzeko behar den erregistrora ere hedatzen da. Erregistro horretan Erabiltzailearen erantzukizuna izango da egiazko eta legezko informazioa ematea.
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k onustez jarduten duen arren, ez da Eduki horien kalitate, fidagarritasun, zehaztasun edo zuzentasunetik erator daitezkeen erreklamazioen erantzule izango.
Erabiltzaileak KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k Webgunearen bitartez eskaintzen dituen Edukiak era egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Jarraian, adierazpen gisa, baina mugatu gabe, erabilpen ezegokitzat hartzen diren hainbat portaera aipatuko dira: (i) eduki, iruzkin edo propaganda arrazistak, xenofoboak, pornografikoak, terrorismoaren apologia egiten dutenak edota gaztaro, haurtzaro edo giza eskubideen aurkakoak direnak hedatzea; (ii) legez kanpoko, bidegabeko edo onustearen, moralaren, ohitura onen eta/edo ordena eta segurtasun publikoaren kontrako jardueretan erortzea; (iii) KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-ren, bere hornitzaileen edota hirugarrenen sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragitea edota sistema horiek maneiatzea. Era berean, sarean birus informatikoak edo aipatutako kalteak eragin ditzaketen beste edozein sistema fisiko edo logiko sartzea edo hedatzea; (iv) beste Erabiltzaile batzuen posta elektronikoan sartzen ahalegintzea eta, sartuz gero, horiek erabiltzea edota haietako mezuak aldatzea edo manipulatzea edo haien pribatutasun, intimitate edo beste edozein oinarrizko eskubide urratzea edo Erabiltzaileei Webgunerako sarbidea galarazten edo oztopatzen duten edozein jarduera burutzea; (v) edozein baliabide edo euskarriren bidez KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-ren edota hirugarrenen edozein eskubide urratzen duen edonolako iruzkin eta/edo edukiak sartzea, gordetzea edo hedatzea, batez ere jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak urratzen dituztenak; (vi) Webgunearen bidez eskainitako Edukiak Zehaztapen eta Baldintzek, Pribatutasun Politikak eta zerbitzu eta/edo eduki jakin bat erregulatzen duten baldintzek hitzartutakoaren aurka erabiltzea; (vii) Edukiak publizitatea egiteko edo berezko zein hirugarrenen informazioa sustatzeko, saltzeko, kontratatzeko edo hedatzeko erabiltzea, KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k aurretiaz, espresuki eta idatziz emandako baimenik gabe.
4.- JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L edo hari lotetsitako sozietateak, hirugarren entitate edo gizabanakoak dira Edukien jabeak, eta jabetza intelektuala eta industrialari buruz indarrean dauden legeek babesten dituzte.
Erabiltzaileek KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.Lz/em>-k dituen Jabetza Intelektual eta Industrialeko eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen dute.
Halaber, Erabiltzaileek ezin izango dute Webgunearen Edukia edo diseinua, bere osotasunean edo zati batean, erabili, hedatu, banatu, argitaratu, esportatu, ustiatu, erreproduzitu edo kopiatu KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k aurretiaz espresuki eta idatziz emandako baimenik gabe.
Erabiltzaileek KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-ri esklusiboki eta eskualdagaiki, lurralde edo denborazko mugarik gabe eta dohainik, lagatzen dizkiote Edukien bidez egindako iruzkin, kontsulta, iradokizunak etab. Webgunean, Blogean edo sozietateak aproposa deritzon baliabide edo euskarritan iradokizun edo iruzkin horiek erabiltzeko, banatzeko, esplotatzeko, esportatzeko, argitaratzeko, zabaltzeko eta erreproduzitzeko eskubideak. Halaber, horien bestelakotze, eraldatze edo aldatzea burutu dezake, Erabiltzaileen aldeko konpentsazio, kalte-ordain, ordainketa edo tarifa-ordaintze edo beste edozein motako eskubide ekonomikorik ekarri gabe.
5.- DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA
Webgunearen erantzule eta titularra den KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k, momentu oro Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruz indarrean dauden arautegi eta legediak eta bereziki EBko 679/2016 Erregelamendua baita edozein unetan aplikatu beharreko beste edozein legedi ere betetzen dituela jakinarazten die haren Erabiltzaileei, datu pertsonalen erabilera eta tratamendu egokia bermatzen dela zainduz.
Webguneko edozein formulario, blog edo Edukitan bere datuak ematean, Erabiltzaileek Datuak Babesteko Politika edo Pribatutasun Politika onartzen dute
Merkataritza-mezuak
Aplika daitekeen legediak eta zehazki Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatutakoaren arabera, KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k Erabiltzaileari bere helbide elektronikoa merkataritza-helburuekin erabiltzeko baimena eskatzen dio momentu oro.
Erabiltzaileek edozein momentutan baliogabetu dezakete merkataritza-mezuak jasotzeko eman duten baimena haien borondatea KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-ri honako helbide elektronikoan: protecciondedatos@kaiku.es jakinaraziz.
6.- ERANTZUKIZUNAK
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L- ez da inolaz ere, honakoek sortutako kalte-galeren erantzule izango; adierazpen gisa baina mugatu gabe: Edukietan egon daitezkeen akats edo omisioak, Webgunearen edo Edukien erabilgarritasun teknikoaren, kalitatearen, fidagarritasunaren, zehaztasunaren, zabaltasunaren, egiakotasunaren eta baliotasunaren faltak edo birusen zein malware-en igorpenak sortutakoak, hori saihesteko beharrezko neurri-teknologiko guztiak hartu dituen arren.
Erabiltzaileak Webgunearen erabileraren erantzukizuna onartzen du. Erantzukizun hori eduki jakin batzuetarako sarbidea lortzeko behar den erregistrora ere hedatzen da. Erregistro horretan Erabiltzailearen erantzukizuna izango da egiazko eta legezko informazioa ematea.
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k Erabiltzaileek Webgunean argitaratutako bere ustez ezegokiak diren iruzkin edo eduki guztiak kentzeko edo Erabiltzaileari berehala kentzea exijitzeko eskubidea izango du. Era berean, KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L edo hirugarren batek eskatuta, Zehaztapen eta Baldintza hauek betetzen ez dituzten Erabiltzaileei Webgune honetara eta/edo eskainitako Edukietara sarbidea ukatu edo kentzeko eskubidea ere izango du.
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k Zehaztapen eta Baldintza hauetan xedatutakoa urratuz erabili, hedatu, banatu, argitaratu, esportatu, ustiatu, erreproduzitu edo kopiatu diren eta Webgunearekin erlazioa duten edozein esteka, iruzkin edo eduki berehala kentzeko eskaera egiteko eskubidea izango du.
Halaber, KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k, hark edo hirugarren batek eskatuta, Zehaztapen eta Baldintza hauek urratu dituzten Erabiltzaileei aurretiko abisurik gabe Webgunera eta/edo eskainitako zerbitzuetarako sarbidea ukatu edo kentzeko eskubidea izango du.
Webgunearen Erabiltzailea izango da Zehaztapen eta Baldintza hauek urratuz KAIKU CORPORRACIÓN ALIMENTARIA, S.L eta/edo beste edozein Erabiltzaile edo hirugarreni edozein eratan sortutako kalte-galeren ardura hartuko duena
7.- EGUNERATZE ETA ALDAKETAK
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k edozein momentutan eta aurretiko abisurik gabe Zehaztapen eta Baldintza hauek, baita Pribatutasun Politika ere, legedi berrietara egokitu edo erabaki korporatibo estrategikoengatik moldatzeko eskubidea izango du. Halaber, Webgunearen Edukiak erabili nahi dituen bakoitzean hauek kontsultatzea gomendatzen dio Erabiltzaileari.
8.- ESTEKAK
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k ez du inolako kasutan hark kudeatzen ez duen webguneetarako esteketan edo hiperesteketan dauden edukien ardurarik hartuko, ezta hiperesteka horietan edo Interneteko beste guneetan dauden material edo informazioen eskuragarritasun tekniko, kalitate, fidagarritasun, zehaztasun, zabaltasun, egiakotasun eta baliotasunik bermatuko.
9.- APLIKA DAITEZKEEN LEGEDI ETA JURISDIKZIOAK
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L eta Erabiltzailearen arteko erlazioari indarrean dagoen Espainiako araudian ezarritakoa aplikatuko zaio eta edozein motatako eztabaida Donostia (Gipuzkoa) hiriko Auzitegietara eramango da.
Nor da zure datuen tratamenduaren erantzulea?
Webgunearen titularra eta tratamenduaren erantzulea KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L sozietatea da, honako egoitza du: Mikeletegi pasealekua 55, Donosti 20009. Bere IFK B31684020 da eta Gipuzkoako Merkatal Erregistroko 1820. Liburukian, 43. folioan, Hoja SS-17285. orrian dago inskribaturik.
Harremanetan jartzeko datuak::
Helbide elektronikoa: protecciondedatos@kaiku.es
Telefonoa: + (34) 943.117.000
Pribatutasun Politika honekiko edozein motatako kudeaketa edo eskaera egiteko Erabiltzaileek «Datuen Babespena» erreferentzia duen e-mail bat bidali dezakete atencionalcliente@kaiku.com helbidera.
TRATATURIKO DATUEN MAILAK ETA HORIEN TRATAMENDUAREN HELBURUAK
Zein da tratatzen ditugun datuen nolakotasuna?
Nortasuneko datuak: izena, abizena, helbidea, helbide elektronikoa, NAN-a etab.
Egoera pertsonalaren datuak: jaiotze data.
Zirkulazio eta geolokalizazio datuak:
BILDUTAKO INFORMAZIOA
Harremanetan jarri: Kontsultak, iruzkinak, iradokizunak, ideiak etab. Formularioaren bidez bildu den informazio pertsonalak barne hartzen ditu, adierazpen gisa, baina mugatu gabe: izena, abizenak, helbide elektronikoa(k), jaiotza-data, helbidea, herria, probintzia eta telefonoak.
Bloga/Edukiak: beste Erabiltzaileek haien iruzkinetan (post-etan) utzitako iruzkinak. Iruzkin bat edo haren tankerako zerbait bidaltzean, Erabiltzaileak, adierazpen gisa baina mugatu gabe, honako datuak: izena, helbide elektronikoa, argazkia, iruzkina Kaiku Caffe Latteren Blogean argitaratzea onartzen du.
Newsletter-ra/merkataritza-mezuak: newsletter-rean harpidetza ematean eta merkataritza-mezuak bidaltzean, Erabiltzaileek haien helbide elektronikoak ematen dituzte eta hala, KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-ren eta haren esnegintza lotetsitako sozietateen newsletter-ra eta/edo merkataritza-informazioa helbide elektronikoaren bidez jasotzea onartzen dute.
Webgunean erregistratzean: erabiltzaileek gune honetan eskura daukaten formularioaren bidez ematen dituzten informazio pertsonalek barne hartzen dute, adierazpen gisa, baina mugatu gabe: izena, abizenak, helbide elektronikoa(k), jaiotza-data, helbidea, herria, probintzia eta telefonoak.
Promozio, Lehiaketa, Zozketa: Erabiltzaileek Promozio, Lehiaketa edo Zozketa batean parte hartzeko eta sariak irabazteko, adierazpen gisa baina mugatu gabe, honako datuak ematen dituzte: izena, abizenak, helbidea, helbide elektronikoa(k), telefonoak.
Zein helbururekin eta zenbat denboraz tratatuko ditugu zure datu pertsonalak?
ZURE INFORMAZIOAREN ERABILERA, HELBURUA ETA MANTENTZEA
Erabilera, helburua
Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruz indarrean dauden aplikatu beharreko arautegien arabera, KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L IZK B31684020 duena, Donostiako (Gipuzkoako) Mikeletegi Pasealekua, 55.-nean egoitza duena, telefono zenbakia 943 117 000 duena eta harremanetan jartzeko helbidetzat protecciondedatos@kaiku.es , duenak Eduki hauek borondatez erabiltzen dituzten Erabiltzaileei haien Izaera Pertsonaleko Datuen Tratamendu eta Babesari buruzko informazioak jakinarazten dizkie.
Webgune honen edozein Eduki erabiltzeak Pribatutasun Politika honen eta datuen tratamenduaren onarpen espresu eta osoa suposatzen du.
Erabiltzaileen datuen tratamenduen helburuak honakoak izan daitezke:
Informazioaren mantentzea
Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k hirugarrenen edo lotetsitako enpresen zerbitzuak kontrata ditzake haren izenean zerbitzuak emateko, adibidez, adierazpen gisa baina mugatu gabe: mezu elektronikoak bidaltzea, newsletter-ra, Webgunearen kudeaketa eta ahokalekua, hosting-a. Konpainia horiei haien zerbitzua eskaintzeko behar duten informazio pertsonala baino ez zaie ematen, informazioaren konfidentzialtasuna mantentzeko exijituz eta informazioa hemen aipatutako beste helburuetarako erabiltzea debekatuz.
Herri-administrazioak legeak aurreikusitako kasuetan.
Estatuaren indar eta segurtasun gorputzak, legeak xedatutakoaren arabera.
Hala eta guztiz ere, KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k informazio pertsonala ezagutzera eman dezake: (i) hedapenaren momentuan informazio publikoa balitz; edo (ii) bere hedapena eta gero eta KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k haren legezko betebeharrei huts egin gabe informazio publikoa bihurtu balitz; edo (iii) hedapena baino lehenago KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k eduki balu eta Erabiltzailearekin aurretiazko konfidentzialtasun akordiorik ez balego; edo iv) KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k hirugarren batek legez eduki eta haren bidez eskuratu balu, hirugarren honek Erabiltzailearen aurrean konfidentzialtasuna mantendu beharrik ez balu; edo (v) KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-ren langile edo agenteek independienteki informazio konfidentziala eskuratu balute; edo (vi) Epai-ordena baten edo administrazio aginteek edo aplikatu beharreko edozein arautegik igorritakoari jarraiki KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L informazio hori ematera behartuta dagoenean; (vii) KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k onustez jardunez haren eskubideak defendatzeko beharrezkoa dela uste badu; edo (viii) hirugarrenen eskeei edo erreklamazioei erantzuteko.
Zein da zure datuen tratamenduaren legitimazioa?
Erabiltzaileen datu pertsonalen tratamendurako legezko oinarria jarraian xehatuko da eta edonola ere, interesdunaren adostasunaren barne dago:
Erabiltzaileek borondatez ematen dizkiete haien datuak KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-ri. Kasu bakoitzerako datu minimoak ez ematekotan, ezingo da, adibidez, adierazpen gisa baina mugatu gabe, kontsultarik erantzun, bidezkoa denean newsletter-ra bidali, iruzkin bat egin edo Kaiku Caffe Latteren blogean parte hartu.
Halaber, KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k Erabiltzaileei jakinarazten die haien datu pertsonalak bildu eta tratatzeko emandako baimena edozein momentutan ken dezaketela ondore horietarako ezarri den prozedura jarraituz, horrek kentzea baino lehenago eman zen baimenean oinarritzen den tratamenduaren zilegitasunari eragin gabe.
Zeintzuk dira zure eskubideak?
ERABILTZAILEEN ESKUBIDEAK.
Izaera Pertsonaleko Datuen Tratamendu eta Babesari buruz dauden eta aplikatu beharreko legediari jarraiki eta geroago zehazten den prozeduraren bidez, Erabiltzaileek ondoren zehazten diren eskubideak gauzatu ditzakete:
Erabiltzaileek KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k haien datu pertsonalak tratatzen ari den baieztapena izateko eskubidea dute. Hortaz, Erabiltzaileek, beste batzuen artean, haien datu pertsonalak ikusi, zehaztasunik gabeko datuak zuzendu edo datuak gehiago behar ez direnean hauek ezabatzea eskatzeko eskubidea dute.
Sarbidea: emandako datu pertsonalei buruzko informazioa eskatzeko eskubidea.
Zuzenketa edo ezabatzea: zehaztasunik gabeko edo okerrak diren datuak zuzentzea eskatzeko eskubidea. Halaber, datuen titularrak, haren ordezkariak edo legezko tutoreak hala eskatzen badu datu horiek ezabatzea eskatzeko eskubidea.
Indargabetzea: emandako datu pertsonalen indargabetzea eskatzeko eskubidea.
Tratamenduaren mugatzea, hala egin daitekenean: Erabiltzaileek haien datuen tratamenduaren mugatzea eskatzeko eskubidea.
Aurkakotasuna, hala egin daitekenean: Erabiltzaileak titularrak diren datuen tratamenduaren aurkakotasuna eskatzeko eskubidea.
Datuen garraiagarritasuna: indarrean dagoen legediari jarraiki, Erabiltzaileek haien datuen garraiagarritasuna eskatzeko eskubidea dute.
Erabiltzaileak edozein momentutan merkataritza-mezuak eta/edo newsletter-ra baita, hauek helburu duten beste edozein tratamendu euskarri elektronikoen bidez jasotzearen kontra jar daitezke, honek zerbitzu hauen harpidetza kentzea ekarriko du.
Aipaturiko edozein eskubide gauzatzeko prozedura. Erabiltzaileek, haien eskubideak gauzatzeko, izaera pertsonaleko datuen titularrek:
11.- COOKIE-AK
Please see theKAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-ren Cookie Politika ikusi