Diseinua Batetik Bat Edizio mugatuak,
edizio bakarrak
Gurean puri-purian dauden zenbait artistak, gure Kaiku Caffé Latte-n inspiraturik, objektu bakar eta pertsonalizatuak eskaini nahi dizkizute. Ezagutu, beste inork baino lehen, gutxi barru mundu guztiaren ahotan egongo diren artista independenteen lanak. Zeren zain zaude? Onena barruan dago!

Denim Souls zamarra bakeroen enpresa independente bat da, Chamberí auzoko lantegi txiki batean sortutakoa. Estereotipo eta moda oro uxatu nahirik, Denim Souls-en ez dituzu sekula bi zamarra berdin aurkituko. Kaiku Caffè Latte Colombia Edition berrian inspiraturik, zamarra demasa sortu dute guretzat.


Denim Souls

Eski-makila guztiak berdinak eta aspergarriak zirela konturaturik, bi ekintzailek Unlimited Ski Company sortu zuten. Kaiku Caffè Latte-ren zapore eta koloreetan inspiraturik, makila ezinago dibertigarriak diseinatu dituzte guretzat.


Unlimited Ski Company
Eman nahi al duzu zure talentuaren berri?

Jarri harremanetan gurekin, eta erakutsi zer dakizun egiten. Zurea baldin bada proiektu aukeratuetako bat, albait lasterren deituko dizugu.


Parte hartu nahi dut!
Batetik Bat
2018ko edizioa
Indole Brand
Indole Brand

Indole Brand enpresa espainiar bat da, eta papar-hegal trukagarriak dituzten poltsak egiten dituzte. BatetikBat proiekturako, gure Kaiku Caffè Latte Espresso-ren tonuetan inspiratu dira. Indole Brand-ek purpurina eta kolore biziak erabiltzen ditu. Ezingo diozu tentazioari eutsi!


Baxerak By Nuria Blanco
Baxerak By Nuria Blanco

Nuria Blanco-k diseinu berezi-bereziak egiten ditu baxerak pertsonalizatzeko. Kaiku Caffè Latte-rentzat ere artisautza-lan aparta egin du. Nuriak 21 cm-ko 4 plater diseinatu ditu, eta kafe-landare bat marraztu du bakoitzean, gure kikaren koloreetan inspiraturik. Artelan bikainak, inondik ere!


Szoltandfrog
Szoltandfrog

Szoltandfrog enpresa abenturazale eta dinamiko bat da, eta Kaiku Caffè Latte-ren BatetikBat proiektua jantzi du. Orain artekoa osatze aldera, Szoltandfrog-ek elastiko bat diseinatu du ehun naturalekin, bai eta eguzkitako batzuk ere, biak ala biak marroiak. Zoratzen gaude!


The cigar box
The cigar box

Serafín The Cigar Box markaren sortzailea da, eta gitarrak egiten ditu, baina ez nolanahi, eskuz baizik, gitarra bakoitza modu pertsonalizatuan diseinatuz. Oraingoan, Serafinek Surf Green koloreko gitarra bat sortu du, zahar itxurakoa, Kaiku Caffè Latte proiektuari behar duen erritmoa emateko.


Undertake
Undertake

Undertake enpresa espainiarrak erlojuak egiten ditu. Orain artekoa osatze aldera, erloju bat diseinatu digute, Kaiku Caffè Latte deskafeinatuan inspiraturik. Erlojuaren esfera urdina da eta uhala marroia; barruan, Kaiku Caffè Latte eta Undertake ederki uztartzen dira. Hemendik aurrera, erloju honekin denbora alde izango duzu.


Biciclásica
Biciclásica

Biciclásica bizikleta-marka asturiar bat da, dotorea eta vintage itxurakoa, eta bizikleta berezi bat diseinatu berri du, gure Kaiku Caffè Latte-n inspiraturik. Nolakoa den bizikleta? Bada, gurpilak zuri deskrematuak ditu, esnea bezala; atal nagusia Macchiato baten tonu berekoa du, eta aulkia, berriz, marroia, kafe-aleak simulatuz bezala. Bizikleta honen gainean jarri, eta uda den baino are urdinagoa dela sentituko duzu.


Alfombras Étnicas
Alfombras Étnicas

María Ibáñez-ek, Alfonbras Étnicas enpresaren sortzaileak, Txiletik ekarritako ehungailuak tapiz, alfonbra eta kuxin bihurtzen ditu, haien bidez sentimendu positibo eta alaiak transmititzeko. Maríak aldizkaritegi eder bat egin du propio guretzat, kafearen tonu bertsukoa, Kaiku Caffè Latte onenen jatorrira eraman gaitzan.


Dezencia clothing
Dezencia clothing

@rosebellelife-k Dezencia Clothing marka sortu du, jendearen autoestimua sendotzea beste helbururik gabe. Haren arropa eskuz eginda dago, eta oso da alaia. Horregatik, turbante urdin zoragarri bat diseinatu du guretzat, kafe-ale arabiarrekin.


Elena Calonje
Elena Calonje

Elena Calonje pintore bat da, errealitatea oso modu berezian ikusten duena, eta konposizio abstraktuak eta ilustrazio eder-ederrak sortzen ditu, kolorez eta positibotasunez beteak. Kaiku Caffè Latte-ren kolore eta nortasunean inspiraturik, koadro abstraktu bat pintatu du guretzat.


Chuic shop
Chuic shop

Chuic shop-ek arropa eta osagarriak sortzen ditu 3D inpresio erabiliz; jantzi urratzaile, ausart eta, batez ere, desberdinak diseinatzen dituzte. Guretzat propio diseinaturiko elastikoak gure kikaretako bat darama marraztuta; hori gutxi ez, eta belarritako pertsonalizatuak ere sortu dizkigute, kafe-ale geometrikoekin.


Strawberry Fanatics
Strawberry Fanatics

Strawberry Fanatic proiektuaren sortzailea Julia da, argazki-zatiak eta akuarela-tonuko pinturak, brillantina eta makillajea nahasi eta collage ezinago originalak sortzen dituen instagramer gaztea. Estilo etnikoko collage dotore bat sortu du guretzat.


Naïve socks
Naïve socks

Näive Socks kolore biziko galtzerdi eta bainu-jantzi guztiz dibertigarrien marka bat da, kalera irtetean hain beharrezkoa den naturaltasun-ukitu hori ematen dutenak. Galtzerdi berde pertsonalizatuak sortu dituzte guretzat, kafe-ale arabiarrekin.


Si quieres formar parte del proyecto, déjanos tus datos y podrás ser nuestro próximo 1 de 1.

Campos obligatorios*

¡Envío correcto!

¡Ha ocurrido un error!