Espainia osoan banatzen da Kaiku Caffè Latte, eta gustu bakoitzerako aukera zabala du bere produktu-gama osoan. Kafe-zale guztiek aurkituko dute beren gustuko aukera: Espresso, Capuccino, Macchiato, Kafeinagabea, Light, Banilla, azukre erantsirik gabea eta laktosarik gabea. Den-denak esne freskoarekin egiten ditugu, eta modu iraunkorrean ekoitzitako kalitatezko Arabiga kafe-aleekin.
Kafeinarik gabeko aukera eskaintzeaz gain, produktu-gama aberastu dugu Kaiku Choco Latte-rekin; pertsona guztientzako txokolatezko irabiatua, % 90 esne freskoaz eta % 10 txokolate suitzar onenaz egina.
Kaiku Caffè Latte KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA taldearen marka bat da. KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA 2004an eratu zen, eta GURELESA eta COPELECHE abeltzain-kooperatibek berrogeita hamarreko hamarkadan martxan jarritako esne-zentralen ondorengoa da. Etorkizun handiko enpresa da, iraganaz harro, ezaugarri hauek xede dituena: jatorria, kalitatea, berrikuntza eta nazioartekotzea.